Pages

2016(e)ko apirilaren 24(a), igandea

PIRRITX IKASTOLAN!!!!

Nagore agurtu ondoren Pirritx etorri zitzaigun ikastolara  goiza-pasa.Emozioz betetako goiza izan zen. Elkarri sekretuak kontatu zizkioten, ikasleak prestatutako galderei erantzun zien Pirritxek, eta ondoren magia saiotxoaren eta dantzaren txanda izan zen. Gustura ibili zen Pirritx bere sudur gorriarekin, gure sudurgorriekin batera.








MILA ESKER NAGORE!!!

Nagore egon da gure gelan irakasle praktikak egiten. Bost astetan gurean eta... gutariko bat izanda!  

Gurean oroimen ederra utzi du! Oso gustura ibili gara guztiok eta faltan botako dugu gure Nagore. Egia esan asko ikasi dugu elkarrekin eta agurra egiteko momentuan bat baino gehiago emozionatu da.

 Mila esker Nagore eta badakizu itzuli nahi duzunean.