Pages

2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

ZULOAGA TXIKIRA IRTEERA!!!



Maiatzaren 26an, Ikastolan elkartu eta ttippi-tappa abiatu ginen izugarrizko ilusioarekin, Zuloaga txikira. Erleak zain genituen!!!!









Iritsi ginen eta bertan Inma genuen zain. Jarraian adierazi zizkigun egin behar genituen ekintzak eta segituan jarri ginen lanean.




1. Ekintza: Dominoa.
 Dominoan jolastu genuen eta txarteltxo bat jartzen zuen bakoitzak, erleen inguruan zekien zerbait esateko aukera izan zuen. Honela, erleen inguruan, uste baino askosaz ere gauza gehiago genekizkiela konturatu ginen.












Jolasean zehar erleek egindako ezti mota desberdinak dastatzeko aukera izan genuen. Batzuei asko gustatu zitzaien eta batzuei ez horrenbeste.










Betaurreko berezi batzuekin geuk ere erleak bezala ikusteko aukera izan genuen











 Erleek egindako argizari, polen bolatxoak eta propoleoa, ikusi eta dastatzeko aukera ere izan genuen.








Domino jolasean asko ikasi ondoren, gose izugarria sartu zitzaigun, beraz hamaiketakoa jateko eta jolaserako tartetxoa izan genuen ondoren.




































2. Ekintza: Tailerra.
Hiru tailer egin genituen hiru taldetan banatuta; tximeleta, kandela eta abaraskak osatu forma desberdinez.














Tailerra bukatu eta bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun.















































3. Ekintza: ERLATEGIA
Tripak ongi beteta erletegia ikustera joan ginen eta abaraskak,  eztia eta erleak zuzenean  ikusi genituen.